XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

San Joanen I Gutuna

Jaungoikoa argia da.

Ez egin pekaturik

Senide maiteok, maita dezagun elkar, maitasuna Jainkoarengandik jaioa da eta ezagutzen du Jainkoa.

Maite ez duenak ez du ezagutzen Jainkoa, Jainkoa maitasuna baita.

Jaungoikoak digun maitasuna honetan agertu zen: Jaungoikoak bere Seme bakarra bidali zuela lurrera, gu Haren bidez bizi gaitezen.

Maitasuna badela, honetan agertzen zaigu: ez guk Jainkoa maite izan dugulako, baizik Hark gu maite izan gaituelako, eta bere Semea gure bekatuen bake-opari bidali zuelako.

Senide maiteok, Jaungoikoak gu hain maite izan bagaitu, guk ere elkar maitatu behar dugu.

Jaungoikoa ez du inork inoiz ikusi.

Elkar maite badugu, Jaungoikoa gurekin dago, eta Haren maitasuna bere betera iritsi da gure artean; honetan ikusten dugu Berarekin gaudela eta Bera gurekin: bere Izpiritutik eman baitigu.

Guk ikusi dugu eta aitortzen, Aitak bere Semea bidali zuela munduaren salbatzaile.

Norbaitek aitortzen badu Jesus Jaungoikoaren Semea dela, Jaungoikoa harekin dago, eta bera Jaungoikoarekin.

Guk ezagutu dugu eta sinetsi Jaungoikoak digun maitasuna.

Jaungoikoa maitasuna da; maitasunean dagoena Jainkoarekin dago eta Jainkoa harekin.